|
Gaurkoa partidu zaila izan da. Taldea ez da egoera onenean iritsi, Txikitxua lo egin gabe, Trosky berandu ( betiko lez), Koldo hasi berria martxa hartzen, ni neu katarroarekin... Baina nik uste, orokorrean, Bilbotarrak baina gehiago izan garela. Egia esan, eurek izan dute puckaren jabetza, baina gure kontraerasoa erabakiorra izan da. Hori eta Jokinen partida, noski, zenbat irabazi dugu fitxaketa honekin...
Bibotarrak ondo, eta epailea, hobeto, oso partidu polita ikusteko. Harmailetan egon den giroa ere aipatzekoa izan da. Eskerrak eman nahi dizkiet hemendik Gasteiztik etorritako zalegoari, gehienak gure txikien gurasoak, taldea animatzera etorri direnak, eskerrak bihotzez.
Eta egia esan, etxera zapore onarekin nator, aurten izandako liskarrak alde batera utzi eta jolastea eta ondo pasatzearekin, nahikoa eta soberan dugu.
Enano, gaur gertatutako ondorio latzak izan ditzake, esan didatenez, taldeko zuzendaritza batzordea bilduko eta ZURI ESPEDIENTEA irekitzeko asmoa dute, kontuz....
Beno ba, ea gauzak horrela jarraitzen duten eta datorren asten LUDIC-ekoei egurra ematen diegun.
ZORIONAK GUZTIOI gaurko partiduagatik.
Ondo izan.
G - 14
Host: 87.235.129.199
|
|